Antolaketa

Primary tabs

  • Batzar Nagusia da Ikastolaren organo gorena.

    Funtzioak

    1. Ikastolaren Hezkuntza Proiektua, hau da, bere nortasuna, helburu orokorrak eta azpiegituraren organoak onartzea, eta halaber behar diren arau orokorrak.
    2. Irakaskuntza mailak, irakastereduak eta, ondorioz, Ikastolaren dimentsioa eta bolumena erabakitzea.
    3. Dimentsio eta bolumen horretarako egokiak diren eraikuntza eta instalazioak erabakitzea.
    4. Hezkuntza Proiektuaren ildotik, ekinbide nagusiak (proiektu orokor edo bereziak) onartzea.
    5. Ikasturtearen Memoria eta jarduera ekonomikoaren txostena onartzea.
    6. Gestio‑Batzordeko kide izango diren partaideak hautatzea.
    7. Dugun prozedura betez, Gestio‑Batzordeak aurkeztutako edozein gairi buruz erabakiak hartzea.
    8. Aurreko puntuetaz aparte, Kooperatibaren Estatutuak eta gainontzeko Legeek esaten dituzten prezeptuak betetzea.

    Batzar Motak

    Ohiko Batzar Nagusiak edo Ez Ohiko Batzar Nagusiak izan daitezke.