Antolaketa

Primary tabs

  • Funtzio Nagusia

    Ikastolaren funtzionamendu orokorraren erantzule ofiziala da

    Funtzioak

     

    1. Klaustroaren izendapena kontutan harturik Zuzendaria pedagogikoa, etapako Koordinatzaile Pedagogikoak eta zuzendaritza taldea definitu eta onetsiko ditu.
    2. Orokorrean, Ikastolako kolektibo desberdinen arteko elkarlana eta adostasuna zaintzea, Hezkuntza Proiektuaren garapena eta estrategia helburuak denon ahaleginekin hoberen lortzeko.
    3. Klaustroak aurkezten dituen planak onartzea, bidezkoa bada, eta bere segimendua egitea, aurretik adierazitako adierazle eta helburuen erreferentziaz.
    4. Pertsonal kontrataziorako onartutako prozedura administratibotik hautapenak erabakitzea, garaian garaiko arauzko beste organo edo parte hartzaileen eskubideak baztertu gabe.
    5. Ikastolaren partizipazioa ekintza kulturaletan eta orokorretan potentziatzea, horretarako irizpideak finkatuz.
    6. Ikastolako estrategia plana definitu eta komunikazio plana garatu. Ikasturteko Ikastetxeko Plana, estrategiari loturiko helburu eta adierazleekin eta urtean zehar jarraipena egin. Adierazitako helburuen arabera Urteko plana ebaluatu eta hobekuntza lerro nagusiak definitu. Urteko planaren memoria onartzea.
    7. Ikastolaren azpiegiturari dagokionez (Instalazioa, ekipamendua, zerbitzuak,...) segimendu eta beharrak bideratzea, dagokionean Batzar Orokorraren ahalmena eta erabakiak kontuan izanda.
    8. Arlo administratiboari dagokion martxa orokorra ikuskatzea eta hala baderitzo, zuzentzea.
    9. Denon artean egindako Ikastolaren Hezkuntza Proiektua burutzea eta dagokion jarraipena egitea, Batzar Orokorrak onar dezan.
    10. . Instituzio desberdinekiko Ikastolaren harremanak zaintzea eta dagokionean (Herriko Eskola Kontseiluan, Federazioan,...) Ikastolaren ordezkariak hautatzea.
    11. Batzar Orokor Ohizkoa eta Bereziak konbokatzea, eta halaber batzordekide berriak proposatzea.
    12. Batzar Orokorrak delega diezazkiokeen gainerako funtzioak.
    13. Batzordeak Lehendakariaren eta Idazkariaren funtzioak izendatuko ditu

     

    OSAKETA:

    GURASOAK LANGILEAK

    Iñigo Ameztoi Muxika (Lehendakaria)

    Eneritz Maiora Zumeaga

    Irati Txapartegi Zumeta

    Goretti Aranburu Epelde

    Bakarne Basurto Beranoagirre

    Onditz Alberdi Gisasola

    Itziar Elorza Aizpuru

    Iñaki Beobide Uria

     

    Edorta Galatas Ezeiza

    Nerea Alberdi Laskibar

    Paloma Gabirondo Otermin

    Belen Gonzalez Dorronsoro

    Mireia Arruti Arruti

    Olaia Epelde Agirrezabala

    Mireia Letamendia Portalo

    Amaia Iraola Bakedano

    Belen Murua Aurizenea (Zuzendaria)

    Unai Lekuona Zabala (Administrari Orokorra)

    Azpibatzordeak

     

    • Batzordearen erabakiak prestatzeko eta aberatsagoak izan daitezen, azpibatzordeetan banatuko dira batzordekideak.
    • Azpibatzordeak, gutxienez, hauek izango dira: 1. Pedagogikoa, 2. Ekonomia eta azpiegitura, 3. Zerbitzuak (jangela eta garraioa), 4. Kirola.
    • Horretaz gainera, Batzordeak izendatuko ditu beste zenbait ekintzen arduradunak: kontrataziorako Komisio Parekidearen kideak eta unean uneko beharrei erantzuteko besteren batzuk.
    • Azpibatzorde guztiok gutxienezko osaketa behintzat izango dute kasu guztietan, gutxien hori batzordekideena izanik. Bestalde, azpibatzorde hauek irekiak izango direnez, nahi duten guraso, langile eta, egokitzen denean, ikasleak izango dituzte partaide, azpibatzorde bakoitzak dituen premien arabera autonomia izango duelarik, beti bere dinamika baten barruan.
    • Gutxienezko osaketa beteko da Batzordearen aldaketaren arabera.
    • Kasu guztietan, bere idazkaria izango du eta Batzordeari proposamenak idatzita pasako dizkio.
    • Azpibatzordeek onartutako proposamenak gehiengo arruntez erabakiko dira.