Antolaketa

Primary tabs

  • Klaustroa, gai pedagogiko, akademiko eta hezkuntzarekin zerikusia dutenak eztabaidatzeko, eta hala badagokio erabakitzeko, irakasleriak osaturiko bilera nagusia da.

    Funtzioak

    1. Gestio‑Batzordean parte hartuko duten irakasleak hautatu.
    2. Gestio‑Batzordeari hautagaiak proposatu, honek Zuzendaria izenda dezan.
    3. Klaustroko idazkaria hautatu, aipaturiko klaustro‑mota guztietan akta jasoko duena.
    4. Ikastetxearen Plana eta Memoria berretsi. Ezadostasuna balego proposamenak egin Talde Pedagogikoari edota Gestio‑Batzordeari.
    5. Heziketaren norabide akademiko‑pedagogikoak eztabaidatu eta praktikan ipintzeko bideak jarri, beste estamentu guztiekin. Zentroko Proiektu Curricularra onartu eta eguneratu.
    6. Ikastolari dagokion informazio akademiko‑pedagogiko garrantzitsuenak bertan tratatu.
    7. Komisio, departamentu, ziklo, maila edota irakasleak aurkeztu nahi duen gai pedagogiko‑akademikoa azaltzeko lekua eta unea izango da.
    8. Pedagogi arloko arazo orokorrak eztabaidatuko ditu, gainontzeko lan‑taldeei beharrezkoa duten autonomia emanaz (Zikloak, T. Pedag..).
    9. Ikastetxeko Planaren zikloaren garapenari dagokionez, helburu errealista eta bideragarriak potentziatu.
    10. Ikasketa‑egutegiaren zehaztapenari buruz: ebaluazio‑datak, noten banaketa, gurasoekin bilerak egiteko datak,... erabaki.
    11. Zikloek aplikatutako metodo pedagogikoak aztertu, erabaki eta batzordean aurkeztu.
    12. Ikasketa‑arauei, berreskurapen eta errepikapeneko arauei eta orobat berreskurapen‑planari buruz erabakiak hartu.
    13. Ebaluazio‑irizpideei, ziklo bakoitzaren martxa eta emaitzei buruz aztertu, erabaki eta batzordean aurkeztu.
    14. Pedagogi zerbitzu desberdinen proposamenak eta plangintzak kodeliberatu eta berretsi, Orientazio Departamentua esate baterako.
    15. Ikastolako pertsonalaren eta ikasleen elkarbizitzako arautegiaz kodeliberatu eta berretsi.
    16. Eskolako egutegiaz, klaseak hasteko datak, oporrak, irakasleriaren ordu ez‑lektiboak eta abarretaz proposamenak egin eta laboral prozeduraz onartutakoa errespetatzea.