Antolaketa

Primary tabs

  • Funtzioa Orokorra

    Langile Batzarrak orokorrean langileri osoari dagozkion gaiak tratatzen ditu.

    Araudia

    1. Ohiz, bilerak lanorduz kanpo egingo dira. Dena den, urgentziazko bileraren bat beharrezkoa balitz, lanorduen barruan egiteko aukera dago, Zuzendariak hala baimentzen badu.
    2. Ohiz, deialdiak, idatziz eta gai‑ordena zehaztuz, iragarki‑taulan jarriko dira bilera bezperan.
    3. Bilera hauetara joatea ez da derrigorrezkoa izango, baina erabakikorra gertatzen bada, binkulantea izango da langileri osoarentzat.
    4. Konbokatzaileek batzarreko idazkaria izendatuko dute eta bilera guztien akta jaso beharko du.
    5. Ohiz, botazioak eskua altxata egingo dira; dena den, norbaitek sekretuan egitea eskatuko balu hala egingo dira.
    6. Langile Batzarrak, onartutako prozeduraren bitartez, erabakiren baten berri Ikastolako estamentu guztiei emateko eskubidea izango du, Zuzendaria jakinaren gainean jarriz.
    7. Greba‑kasuetan:
    • Grebarako deialdi baten aurrean, eta hala egitea erabakiko balu Batzarrak, Zuzendaritzari egun bat lehenago abisatzea derrigorrezkoa da.
    • Urgentziazko deialdi baten aurrean, gutxieneko zerbitzuak mantendu beharko dira: maila eta eraikin bakoitzeko irakasle bat, administraritzako langile bat eta Zuzendaria.

    Batzar hauen erabakikortasuna eta binkunlazioa kontuan harturik, hona hemen sujerentzi batzuk:

    • Langileriaren estatutuek (1980) diotenaren arabera, erabaki batek binkulantea izateko, plantilaren gehiengo absolutua beharko du. Baldintza hau betetzen duten erabaki guztiak binkulanteak izango dira.
    • Bestalde eta grebaren gaia harturik, Greba inguruko Dekretuak dioenaren arabera, greba egin nahi ez duenari lan egiteko eskubidea errespetatuko zaio.