Antolaketa

Primary tabs

  • Funtzio Orokorra

    Talde Pedagogikoa pedagogi arloaren funtzionamenduaz arduratuko da.

    Funtzioak

    1. Hezkuntza Proiektuaren aplikazio, kohesio eta koordinazioaren jarraipena egin.
    2. Proiektu curricularraren aplikazio, kohesio eta koordinazioaren jarraipena egin.
    3. Irakaskintza plana eta memoria orokorra onartu eta bere jarraipena egin.
    4. Kalitate Departamentuak aurkezten dituen antolaketa, kudeaketa eta kalitate prozesuen plangintzak aztertu eta hala baderitzo, onetsi.
    5. Orientazio Departamentuak aurkezten duen plangintza aztertu eta hala baderitzo, onetsi.
    6. Klaustroko, etapako eta zikloko gaiak aztertu eta eta dagokion eran bideratu.
    7. Ikasturte berriaren antolakuntza prestatu.
    8. Etaparen eta irakasleen iritzia kontutan hartu, irakasleen adskripzioa zehaztu eta Ikastolako gelen planifikazioa gauzatu.
    9. Pedagogi funtzionamendurako beharrezko diren baliabide materialak antolatu eta koordinatu zikloen arabera banatuz.
    10. Hezkuntza legeek ezartzen dituzten antolamendu eta kudeaketa pedagogikoaren ezarbideak aztertu eta eskatzen dituen prozesuak martxan jarri.
    11. Ziklo eta etapa bakoitzaren martxa eta koordinazioa bermatu.
    12. Irakasle premien aurreikuspena eta profilaren definizioa aztertu eta zehaztu.
    13. Zuzendaritza Taldeak burutzen duen planifikazioaren berri izan eta bere kasuan, proposamenak egin.
    14. Batzordeak edota beste edozein azpi-batzorde edota komisioak kudeaketa pedagogikoarekin lotzen diren plangintzen berri izan eta bere kasuan, proposamenak luzatu.
    15. Azpibatzorde pedagogikoak burutzen duen plangintzaren berri izan, kontrastea egin eta bere kasuan proposamenak luzatu.
    16. Oteitza Lizeo Politeknikoaren martxaren berri izan, kontrastatu eta bere kasuan, proposamenak luzatu.
    17. Ikastolaren Plan Estrategikoaren berri izan eta dagokion mailan proposamenak luzatu.
    18. Elkarbizitzako arazoak aztertu eta larrienak ere ikuspegi pedagogikotik bideratu. Bere kasuan, Eskola Kontseilura eramango ditu. Prozesu hauek ahalik eta bizkortasun handienarekin garatuko dira.Ikasle berriei dagokienez, sor daitezkeen beste berezitasun eta erabakietan parte hartu.
    19. Ikastolako azpiegitura (instalazioak, materiala,...) eta beste bitartekoen berri izan eta erabilpen zuzenaren jarraipena egin.