Eskolaz kanpokoak

Primary tabs

  • Bertso eskola

    Badira urte batzuk, ikastolan bertsolaritzarekiko zaletasuna haurrei transmititu nahi izan zaiela.

    Giro jator bat sortuz nahiz eskolaz kanpoko ekintza bezala antolatu zen bertako hiru irakasleen ardurapean.

     

    Sendotzen zihoan heinean, zaletuen kopurua ere hazten joan zen eta Bertso-eskola bezala eratu ere. Bertso-eskola honi Salbatore Mitxelenaren jaiotetxearen izena egokitu zitzaion: ETXE-BELTZ. Ikastolan bertan indartu ahala, herriari zabaldu zitzaion, eta ateak zabalik ditu ikastolako ikasle ez direnentzat ere.

    Bertso eskola honetatik irtendako ikasleen artean MOTXIAN, gazteentzako bertso eskola berri bat eratu zen.

    Beraz, ikastolan amaitzerakoan, bertsolaritzan jarraitzeko aukera dute gure ikasleek.

     

     

    Egun, oso ezagunak ditugu ETXE-BELTZ bertso-eskolak emandako fruituak, bertara joaten diren ikasleak, bertsolaritza gure kulturaren eustarri bezala ikusiz eta maitatuz eta bere emaitzak dastatzeaz gain, plazagizon eta emakume trebatuak bilakatzen ari zaizkigula maiz frogatu baitute.

    Eskola hau guztion Unibertsitatea izan bitartean, gogoz jarraituko dugu lanean.