Eskolaz kanpokoak

Primary tabs

  • Enjoy English

    Badira urte batzuk Salbatore Mitxelena Ikastolak eleaniztasunaren aldeko apustua egin zuela.

    Ikastolen Elkarteak eskaintzen digun programa honekin lotuz, uda garairako gure ikasleei zuzendutako Enjoy English proiektua 1998. urtean abian jarri genuen. Geroztik, urtero antolatu da, emaitza positiboekin eta parte hartzaileen eta familien asebetetze maila altuarekin.

    Zer da?

    Zerbitzua ingeleseko ikastaro berezi bat eskaintzean datza, udan, uztailean zehar lau aste hain zuzen ere.

    Enjoy English programaren helburuak eleaniztasunarekin eta ikastola izaerarekin lotutakoak dira:

    Euskal kultura eta hizkuntza zabaldu.

    • Aisialdian oinarrituta ingelesa landu.
    • Kultura ezberdinak ezagutu.
    • Hezkuntza komunitatearen parte hartzea ziurtatu.

    Ikasle talde bakoitzak bere monitorea izango du, jolasak, eskulanak, ipuin kontaketak, antzerkiak, proiektuak eta abar ingelesez landuko dituzte . Beti ere monitoreak, natiboak izango dira, hau da, ama hizkuntza ingelesa izango dute. Gainera, monitore hauek egonaldia, programan parte hartzen duten ikasleen familietan egingo dute. Ikastolan bertan hau guztia kudeatzeko koordinatzaile bat egongo da.

    Helburua:

    Uda sasoian eta ume eta gazteentzat inguru ezaguna den ikastolan ingelesa landu jatorri ingeleseko irakasleekin.

    Nork emango du ikastaroa?
    Ingeles natiboek emango dute eta ingeleseko irakasleek koordinatuko dute.

    Non burutuko da ikastaroa?
    Ikastolan bertan, ikastolak gurasoei eskainitako zerbitzu berri bezala.

    Norentzat izango da?

    A taldeak: HH3, LH1 eta LH2 (5,6,7 urteko ikasleak)

    B taldeak: LH3, LH4, LH5 eta LH6 (8,9,10, 11 eta12 urteko ikasleak).

    Taldeetako ume kopurua:

    A taldea: 11-13 ikasle.

    B taldea: 13-15 ikasle.