Eskolaz kanpokoak

Primary tabs

  • Udaleku Irekiak

    Aisialdiko Sorginmuño Begirale Taldearen eskutik uda garaian, UDALEKU IREKIAK antolatzen ditugu ikastolan.

     

    Eskaintza honek bi helburu nagusi ditu:

    • Uda garaian, gure ikasleek ingurune ezagun batean, herritik atera gabe, EUSKAL GIRO atsegin batean bizitzea.
    • Gure ikasleek opor garai honetan, bere lagun eta ezagunekin jolastu eta ekintza desberdinetaz (jolasak, abestiak, irteerak...) gozatzea.

    Eskaintza uztaileko hil osora zabaltzen da eta hamabost egunez edota hilabete osoz jarduteko aukera ematen da.

    Ordutegia goizeko 10:00etatik 13:00tara izan ohi da.