Historia

Primary tabs

  • Ikastolaren ibilbidea

    Ikastolaren historia adierazterakoan, ez dugu historia kronologiko luze bat aipatu nahi, 25. urteurreneko liburuak zioen bezala “ikastolaren historia bestelakoa baita”.

    Beraz, data esanguratsu batzuk baino ez ditugu aipatuko. Bai adieraziko ditugula aldiz, ikastolaren bizitzan parte hartu duten sortzaile, guraso, irakasle, ikasleen sentimenduak eta bizipenak adierazten dituzten testigantza batzuk. Esanak esan izenburupean bildu ditugu mezu hauek.

    1964 lagun talde bat elkartu zen, seme-alabei euskaraz hezi asmoz.

    1965 irailean jarri zen martxan Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastola.

    1966 160 ikasleekin hasi zen ikasturtea. Zarauzko “Eskolaurre” ikastetxe handiena.

    1972 Salbatore Mitxelena Ikastola legeztatu zen.

    1975 Eraikin berria inauguratu zen.

    1987 Kilometroak ospatu ziren.

    1989-90 ikasturtean, 25. urteurrena ospatu zen.

    1993 Ikastola ez publifikatzearen erabakia hartu zen.

    1995 DBH etaparen ezarpena zela eta, eraikinaren handitzea egin zen.

    1997-98 ikasturtean, HH 2ko gelak martxan jarri ziren.

    2002 Oteitza Lizeo Politeknikoa abian jarri zen, Orioko Herri Ikastola eta Antoniano Ikastetxearekin elkarlanean.

    2004 Kilometroak ospatu ziren, Orioko ikastola eta Oteitza Lizeoarekin batera.

    2005 Herri Onurako Erakundea izendatu da.

    2006 "Bai Euskarari Ziurtagiria" eskuratu du.

    2011 "Zilarrezko Q" saria eskuratu du.

    2015-16 ikasturtean, 50. urteurrena ospatu zen.