Plangintza

Gure jangela ikastolak berak kudeatzen eta autogestionatzen du.

Bazkaria ikastolako sukaldean bertan prestatzen da eta sukaldaria Amaia Iraola da.

Haurren zaintza Sorginmuño begirale taldearen esku dago.

Bazkariei dagokionez, dietista baten aholkupean osatzen dira hilabeteko menuak eta gurasoei bazkari menu bakoitzari dagozkion gomendioak helarazten zaizkie afariak prestatzeko garaian kontuan har ditzaten. Horrela, gure ikasleek eguneko dieta osatu eta osasungarriak dituzte.

Funtzionamenduari dagokionez, zerbitzuetako azpibatzordeak egiten du jangelaren jarraipena. Bost batzordekidek hartzen dute parte azpibatzorde honetan, eta jangelan geratzen diren ikasleen gurasoei irekia da, guztion artean kudeaketa egoki bat aurrera eraman dezagun.