LH 6A - ZUMAIARA IRTEERA

Data: 
Astelehena, 2018, Urria 29 (Egun osoa)
Lekua: 
Zumaia
Ekintza mota: 

Ohar honen bitartez, Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasleekin Zumaiara Flysch-ak ikustera joango garela adierazten dizuegu.

Bidaia trenez egingo dugunez, 09:00etan herriko tren geltokian elkartuko gara. Arratsaldez, 16:30 erako hemen izango gara.

Ikasleek hamaiketakoa eta bazkaria eraman beharko dute.

Bestalde, bidaiaren kostua eta bertako sarrera barne delarik, 10,15 € izango da. Kopuru hau urriko kuotarekin batera kobratuko zaizue.