HH 3-4-5 SAN MARTINERA IRTEERA

Data: 
Ostirala, 2018, Azaroa 9 - 09:30-tik 12:30-ra
Lekua: 
San Martin
Ekintza mota: 

Ostiralean, azaroak 9, urtero bezala Haur Hezkuntza 3, 4 eta 5 urteko eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleekin SAN MARTIN ermitara joateko asmoa dugu goiz bueltan.

Haur bakoitzak hamaiketakoa, ura (beirazko potetan ez), arropa eta oinetako egokiak ekartzea eskertuko genizueke.  

Eguraldi txarra egingo balu, ospakizuna astelehenean egingo genuke.

Haur Hezkuntzako 3 eta 4 urtekoak autobusez igoko gara eta 9:30erako gelan egotea komenigarria litzateke.