LH 5 - Tolosara irteera

Data: 
Ostirala, 2018, Abendua 14 (Egun osoa)
Lekua: 
Tolosa
Ekintza mota: 

Ohar honen bidez jakinarazi nahi dizuegu datorren ostiralean, abenduak 14, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleekin Tolosako Topic Txotxongilo  museora  joango garela.

Bidaia autobusez egingo dugu eta ikasleek hamaiketakoa eta bazkaria eraman beharko dute. Ikastolako ohiko ordutegia mantenduko da.

Bestalde, bidaia eta sarreraren kostua  19,50 €  izango da. Kopuru hau abenduko kuotarekin batera kobratuko zaizue.