EUSKARALDIA ZARAUTZEN

Gogoratzen al duzu Kike Amonarrizen hitzaldia? Saio haren fruituak heltzen ari dira eta Euskaraldia gurera ere iritsi da. Zarautzen Euskaraldiaren aurkezpena egingo dugu apirilaren 22an 12:30tan Munoan. Gorde data eta zabaldu mezua! 

Euskaraldia zer den azaltzen duen bideoa duzu ikusgai esteka honetan

Jarrai gaitzazu sare sozialetan azken orduko berriak izateko:

Informazioa jasotzeaz gain sustatzaile lanetan aritzeko indar eta gogoz bazabiltza, jarri harremanetan gurekin zarautz@euskaraldia.eus helbidera idatzita. Zu bezalako armiarmak behar ditugu sare erraldoia josteko!

Zure ekarpenek GURE egingo dute Euskaraldia.

Zure zain egongo gara.