Azoka solidarioa

Data: 
Ostirala, 2018, Maiatza 4 - 16:00
Lekua: 
Ikastola
Ekintza mota: 

LH 6ko ikasleok, EKI proiektuaren barnean, buru belarri jardun gara beste herrialde batzuetako errealitateak ezagutu eta gurearekin alderatzen.

Lanketa horren ondorioz, AZOKA SOLIDARIO bat prestatzea erabaki dugu; bertan guk egindako hainbat material aurkituko dituzue: hazi zakuak, ponpoiak, pultserak, blok txikiak, gatz poteak …

Hauekin guztiekin batera, gutariko bakoitzaren objektu kuttunen bat ere egongo da. Honetaz gain, hainbat mokadu goxo dastatzeko aukera ere emango dizuegu.

AZOKA SOLIDARIO honetan lortzen dugun dirua “Gizakien Lurra GKE”-ari bideratuko diogu.

 

EGUNA: Maiatzak 4, ostirala.

ORDUA: 16:00etatik aurrera.

LEKUA: Ikastola ingurua.