HH 3 - Argiñanora irteera

Data: 
Ostirala, 2018, Maiatza 11 (Egun osoa)
Lekua: 
Argiñano
Ekintza mota: 

            Ostiralean, maiatzaren 11an,  Haur Hezkuntzako 3 urtekoak egun hauetan lantzen ari garen gaia sakontzeko, egun pasa baserrira joango gara han dauden animalia eta baratzak ezagutzeko asmoz .

Joanean betiko ordutegia mantenduko da, eta umeak gelan bertan egongo dira 16:30etan.

Haurrak, motxila txiki batean ura, hamaiketako eta bazkaria eraman beharko dute; kontutan izan kristalezko ontzirik ez dutela eraman behar. Eskertuko genizueke poteko jogurtik ez eramatea (edatekoak eraman daitezke), eta fruta jarri nahi baduzue tupper batean sartzea.

Horrez gain, arropa eta oinetako egokiak, bisera izena jarrita eta etxetik krema emanda etortzea  eskatzen dizuegu.

        Bidaiaren kostua 7,30 € izango da eta maiatzeko kuotarekin pasako zaizue.