HH 4 - Oriora irteera

Data: 
Ostirala, 2018, Maiatza 25 (Egun osoa)
Lekua: 
Orio
Ekintza mota: 

Maiatzaren 25ean, osteguna, Haur Hezkuntzako 4 urteko ikasleekin ORIOra txangoa egingo dugu egun osorako. Trenez joango gara eta autobusez bueltatu.

Joanean betiko ordutegia mantenduko da, eta umeak gelan bertan egongo dira 16:30ean.

Haurrak, motxila txiki batean ura, hamaiketako eta bazkaria eraman beharko dute; kontutan izan kristalezko ontzirik ez dutela eraman behar. Eskertuko genizueke poteko jogurtik ez eramatea (edatekoak eraman daitezke), eta fruta jarri nahi baduzue tupper batean sartzea.

Horrez gain, arropa eta oinetako egokiak, bisera izena jarrita eta etxetik krema emanda etortzea  eskatzen dizuegu.

Bidaiaren kostua 5,50€  izango da. Kopuru hau maiatzeko kuotarekin batera kobratuko zaizue.