Hezkuntza afektibo-sexuala, emakume eta gizonezkoen arteko berdintasuna eta indarkeria sexistaren prebentziorako programa

Hilabete honetan zehar zuen seme-alabek, Udalak bideratzen duen Hezkidetza programa dela eta, Harremanak taldearen hezitzaile eta sexologoen esku tailerrak burutu dituzte.

Hala ere, lan hau ez da soilik eskolaren ardura, familiena ere. Ziur gaude noizbait guraso izatearen honetan hauetako galderak egin dizkiozula zure buruari:

Sexualitatearen, emozioen, garapenaren… inguruko galderak azaltzen direnean zer esan eta zer ez...?

Uste duzu zerbait aurreratu dugula berdintasunarekin lotuta?

Zure semea/alaba ez denean besteak bezala...

Nola lagundu gure alaba/semeak bere gorputza onar dezan

Nire semea edo alaba norbaitekin ateratzen hasten denean zein paper jokatu beharko nuke...

Nire semea/alaba matxista da?

Nola sustatu etxean nire semea/alabak besteak errespetatzea?

Gai hauek guztiak eta zuk ekartzen dituzunak hausnartzeko aukera izango duzue.

Noiz: Maiatzaren 17an, osteguna, 18:00etan.

Non: Aretoan

Gurekin izango da Ander Lertxundi Harremanak taldeko  kidea.