XIX. ETXEBELTZ BERTSOPAPER LEHIAKETA

Gaia: Amonak bere ezkontzara gonbidatu gaitu. Ezkontzen den 4. aldia da.

Txapelduna:

JULEN MAKATZAGA FERNANDEZ DE ARROIABE
(LH 6B)

Aipamen berezia:

EKAI AMUSKIBAR SARASUA
(DBH 4B)

Doinua: Neska zahar bat tentatzen

 

Amonatxo maitea
erotu zeala
ezkondu ta ezkondu
aspertu geala
orain arteko denak
gaiztoak zirala
zerrek esateizu hau
desberdina dala.

Imsersoko bidian
ligeo ta farra
usteen arabera
da tipo earra
baina ezkutatzeizu
bere alde txarra
hiru nobia ditu
etzara bakarra.

 

Doinua: Norteko ferrkarrila

 

1.-Laugarren aldiz ezkontzen zaigu
a zer nolako zirrara
senarra bilatzeko dauka ta
jesukriston abiada
familia handia e(d)ukitzea
oso positiboa da
diruarekin sobran nago ni
lau aitona ta lau paga.

2.-Orain dela hilabete zegon
pentsionistekin oihuka
hor ezagutu zuen Raimundo
pankartai gogor helduta
berarekin ezkonduko da ta
boda nahi du azkar buka
Kubara bizitzera dihoa
bere maleta hartuta.

3.-Pentsatzen hasia nago jada
galdu duela iparra
gimnasiora goizean eta
gauean joaten da farra
hainbatek esan didate dela
diskotekako izarra
horrelako amona kañera
munduan dago bakarra.