Orientazio saila

Primary tabs

  • Ikasleak

    1. Funtzio diagnostikatzailea

    1. Ikasleen ezagupena.
    2. Arakapen objektiboa: gaitasunak, jarrerak, nortasuna, ikasketako azturak, ikasketako errendimendua, interes profesionalak, testuinguru familiarra eta soziala.
    3. Behaketa sistematikoko arauen elaborazioa.
    4. Elkarrizketak egitea.
    5. Ikasle‑talde desberdinen ezaugarriak arakatzea.
    6. Informeak egitea.
    7. Honako faktoreok aurkezten dituzten egoera berezien azterketa:
    • Mugimendu, sentimen eta nerbioetako anomaliak.
    • Adimen urritasunak.
    • Afektibitate eta emoziozko asaldurak.
    • Portaerako asaldurak.
    • Ikasketako asaldurak.

             Asaldura horien kasuak bilatu, tratamendua programatu eta baliabide egokiak proposatu, nahiz pertsonalki nahiz dagokien irakasleekin elkarlanean.

     

    2. Segimenduko funtzioa

    1. Hezkuntza bereziko gelaren zuzeneko arduraduna denez, ikaslearen eboluzioaren segimendua egingo du, aurretiaz ezarritako jarraibideen arabera.

    3. Orientazioko funtzioa

    1. Orientazio pertsonala eman ikasleari bere burua ezagutu eta onartze bidean eta taldearekiko harremanetan.
    2. Ikasketetako orientazioa, ikasketa garaian sor daitezkeen arazoak erabakitzeko ahalmenaren garapena behar bezala estimulatzeko.
    3. Orientazio profesionala eskolaketa amaitzean.