Orientazio saila

Primary tabs

  • Gurasoak

    Bakarka nahiz tutoreekin batera, beraien seme-alaben heziketa prozesuan jasotako gertaera garrantzitsu ororen inguruan berri eman eta jarraipena eskaini.

    Aldi berean, gurasoek azal ditzaketen arazoak eta eskaerak departamentutik bideratu.

    • Seme – alaben diagnostikoaren berri eman eta jarraipena egin.
    • LH6, DBH3 eta DBH4an gurasoei ibilbide akademiko desberdinen aukerak aurkeztu eta jarraipena egin.
    • Etorkinen gurasoei, taldeka nahiz bakarka, harrera egin.
    • Hezkuntza trataera zehatza behar duen ikaslearen gurasoekin neurriak adostu eta koordinatu.
    • Gurasoekin batera errepikatze aukera erabaki (HH. eta LH.an).