Orientazio saila

Primary tabs

  • Barne antolaketa eta kanpoko instituzioak

    Ikastolaren antolaketa pedagogikoan eta irakaskuntza-hezkuntza jardueretan aktiboki lagundu hobekuntzarako proposamenak luzatuz.

    Hezkuntza administrazioarekin eta instituzio desberdinekin harremanak sendotu. Hezkuntza hobetzeko beharrezkoak diren baliabideen eskaerak bideratu.

    Etengabeko berrikuntza psikopedagogikoetan formakuntzaz arduratzen diren erakundeekin harremanak mantendu.

    • Ikastolako antolamendu pedagogikoan parte hartu (talde, ziklo eta etapa bilerak, klaustroak, elkarbizitza eta etorkinen mintegiak, ...)
    • Laguntzaileen funtzioak zehaztu, ordutegia egin, beraiei dagozkien ikasleak izendatu eta jarraipena egin.
    • Mailako taldeak nahastu behar direnean ikasleen soziogramak egin eta talde berriak tutorearekin adostu.
    • Ikasleen premi bereziei erantzuteko kanpoko espezialistekin harremanak mantendu eta jarraipena egin.
    • Hezkuntza premi bereziak dituzten ikasleen beharrei erantzuteko Hezkuntza Delegaritzari bai Berritzeguneko talde multiprofesionalei beharrezkoak diren
    • eskaerak luzatu (laguntzaileak, logopeda, fisioterapeuta, indartze – gelak, psikologoak...)
    • Udaletxeko Gizarte Zerbitzuetako sail desberdinekin harremanak mantendu (Kale hezitzaileak, teknikariak, gizarte laguntzaileak, ...)
    • Sortzen diren berrikuntza pedagogikoetan eta erakunde desberdinek antolatzen dituzten formakuntza plangintzetan parte hartu (Berritzegunea, Ikastolen Elkartea, Hik Hasi, Jardunaldi Pedagogikoak, ...)