Klaustroa, gai pedagogiko, akademiko eta hezkuntzarekin zerikusia dutenak eztabaidatzeko, eta hala badagokio erabakitzeko, irakasleriak osaturiko bilera nagusia da.
Funtzioak
- Gestio‑Batzordean parte hartuko duten irakasleak hautatu.
- Gestio‑Batzordeari hautagaiak proposatu, honek Zuzendaria izenda dezan.
- Klaustroko idazkaria hautatu, aipaturiko klaustro‑mota guztietan akta jasoko duena.
- Ikastetxearen Plana eta Memoria berretsi. Ezadostasuna balego proposamenak egin Talde Pedagogikoari edota Gestio‑Batzordeari.
- Heziketaren norabide akademiko‑pedagogikoak eztabaidatu eta praktikan ipintzeko bideak jarri, beste estamentu guztiekin. Zentroko Proiektu Curricularra onartu eta eguneratu.
- Ikastolari dagokion informazio akademiko‑pedagogiko garrantzitsuenak bertan tratatu.
- Komisio, departamentu, ziklo, maila edota irakasleak aurkeztu nahi duen gai pedagogiko‑akademikoa azaltzeko lekua eta unea izango da.
- Pedagogi arloko arazo orokorrak eztabaidatuko ditu, gainontzeko lan‑taldeei beharrezkoa duten autonomia emanaz (Zikloak, T. Pedag..).
- Ikastetxeko Planaren zikloaren garapenari dagokionez, helburu errealista eta bideragarriak potentziatu.
- Ikasketa‑egutegiaren zehaztapenari buruz: ebaluazio‑datak, noten banaketa, gurasoekin bilerak egiteko datak,... erabaki.
- Zikloek aplikatutako metodo pedagogikoak aztertu, erabaki eta batzordean aurkeztu.
- Ikasketa‑arauei, berreskurapen eta errepikapeneko arauei eta orobat berreskurapen‑planari buruz erabakiak hartu.
- Ebaluazio‑irizpideei, ziklo bakoitzaren martxa eta emaitzei buruz aztertu, erabaki eta batzordean aurkeztu.
- Pedagogi zerbitzu desberdinen proposamenak eta plangintzak kodeliberatu eta berretsi, Orientazio Departamentua esate baterako.
- Ikastolako pertsonalaren eta ikasleen elkarbizitzako arautegiaz kodeliberatu eta berretsi.
- Eskolako egutegiaz, klaseak hasteko datak, oporrak, irakasleriaren ordu ez‑lektiboak eta abarretaz proposamenak egin eta laboral prozeduraz onartutakoa errespetatzea.