Funtzioa Orokorra
Langile Batzarrak orokorrean langileri osoari dagozkion gaiak tratatzen ditu.
Araudia
- Ohiz, bilerak lanorduz kanpo egingo dira. Dena den, urgentziazko bileraren bat beharrezkoa balitz, lanorduen barruan egiteko aukera dago, Zuzendariak hala baimentzen badu.
- Ohiz, deialdiak, idatziz eta gai‑ordena zehaztuz, iragarki‑taulan jarriko dira bilera bezperan.
- Bilera hauetara joatea ez da derrigorrezkoa izango, baina erabakikorra gertatzen bada, binkulantea izango da langileri osoarentzat.
- Konbokatzaileek batzarreko idazkaria izendatuko dute eta bilera guztien akta jaso beharko du.
- Ohiz, botazioak eskua altxata egingo dira; dena den, norbaitek sekretuan egitea eskatuko balu hala egingo dira.
- Langile Batzarrak, onartutako prozeduraren bitartez, erabakiren baten berri Ikastolako estamentu guztiei emateko eskubidea izango du, Zuzendaria jakinaren gainean jarriz.
- Greba‑kasuetan:
- Grebarako deialdi baten aurrean, eta hala egitea erabakiko balu Batzarrak, Zuzendaritzari egun bat lehenago abisatzea derrigorrezkoa da.
- Urgentziazko deialdi baten aurrean, gutxieneko zerbitzuak mantendu beharko dira: maila eta eraikin bakoitzeko irakasle bat, administraritzako langile bat eta Zuzendaria.
Batzar hauen erabakikortasuna eta binkunlazioa kontuan harturik, hona hemen sujerentzi batzuk:
- Langileriaren estatutuek (1980) diotenaren arabera, erabaki batek binkulantea izateko, plantilaren gehiengo absolutua beharko du. Baldintza hau betetzen duten erabaki guztiak binkulanteak izango dira.
- Bestalde eta grebaren gaia harturik, Greba inguruko Dekretuak dioenaren arabera, greba egin nahi ez duenari lan egiteko eskubidea errespetatuko zaio.