Mutilak futbolean jokatzen espazioaren erdigunean, azaleraren zatirik handiena okupatzen; neskak eta futbola gustuko ez duten mutilak bazterretan, toki erresidualetan, jolasean edo berriketan. Irudirik ohikoena da eskolen kanpo eremuetan. Gainera, neurozientziak esaten digu: mugimenduaren bidez ikasten dugu. Beraz, denok izan behar dugu mugimendu mota aberatsagoa izateko eskubidea. |
Egoera honekin deseroso, Salbatore Mitxelena ikastolak duela hiru urte martxan jarri zuen hau eraldatzeko hausnarketa prozesua. Aurtengo ikasturtean ikasle, irakasle eta gurasoak proiektu parte-hartzailea garatzen ari gara Ikastolaren kanpo eremua diseinatzeko. JABETU – AMESTU – ADOSTU faseetan antolaturik, aprendizaiaren eta giza-garapenaren oinarriak ardatz harturik jolas libre, parekide, inklusibo, eta elementu naturaletan oinarrituriko proposamena garatu dugu. Azken fasea falta dugu bakarrik: ERAIKI. |
 |