LH2 - Erriberrira irteera
Fecha:
Lunes, 2018, Octubre 29 - 00:00 to 23:55
Lugar:
Erriberri
Tipo de evento:
Ohar honen bidez, Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleak urriaren 29an Erriberriko gaztelura joango garela adierazi nahi dizuegu.
Joan-etorria autobusez egingo da eta betiko ordutegia mantenduko da. 9:00etan irten behar dugu, beraz, garaiz iristea beharrezkoa da.
Ikasleek hamaiketakoa eta bazkaria eraman beharko dute eta mesedez kontutan izan bertan hotza egiten duela.
Bestalde, bidaiaren kostua eta sarrera 14,60 € izango da. Kopuru hau urriko kuotarekin batera kobratuko zaizue.