HH 4 - Torreoira irteera

Fecha: 
Lunes, 2018, Noviembre 19 - 00:00 to 23:55
Lugar: 
Torreoia
Tipo de evento: 

Astelehenean, azaroaren 19an,  Haur Hezkuntzako 4 urtekoak egun pasa joango gara Zarauzko Torreoira.

Betiko ordutegia mantenduko da bai joanean eta baita ere etorreran, eta puntualak izatea eskatzen dizuegu; 9:00etarako gelan.

Haurrak, motxila txiki batean  ura eta bazkarirako janaria eraman beharko dute; kontutan izan kristalezko ontzirik ez dutela eraman behar.

Horrez gain, oinetako egokiak, bisera haur bakoitzaren izenarekin eta etxetik krema emanda  etortzea gomendatzen dizuegu.