ZUBIETARA IRTEERA

Fecha: 
Miércoles, 2019, Enero 23 - 00:00 to 23:55
Lugar: 
Zubieta
0
Tipo de evento: 

Realak antolatutako “Amets Bat" ekimenari esker, LH5eko ikasleek aukera izango dute Zubieta ezagutzeko eta jokalariekin hitzaldi-elkarrizketa batean parte hartzeko. Goiza Zubietan pasako dugu solasean eta jokalariengandik hurbil eta bazkalondoren, Donostiako Akuariumera  egingo dugun bisitarekin osatuko da jardunaldia. 

Urtarrilaren 23an, asteazkena egingo dugu irteera. Joan-etorria autobusez egingo dugu eta ohiko ordutegia mantenduko da. Ikasleek  hamaiketako eta bazkaria eraman beharko dute.

 Bestalde bidaiaren kostea  8,20  €  izango dela jakinarazten dizuegu. Kopuru hau urtarrileko kuotarekin batera kobratuko zaizue.