2019 - Sasi guztien gainetik...
Argazki hauetan DBH 2ko ikasleek egindako plastikako lana ikus dezakegu. "Sasi guztien gainetik, laino guztien azpitik" izenburua du eta lan honekin Ikastolako komunitateak - gurasoak, langileak, ikasleak - bere historia labur honetan egindako esfortzua irudikatu nahi izan dute; partaideak eskalatzaileen parean kokatu eta oztopoak oztopo, aurrera jarraitzeko jarrera indartuz.