Hitzaldia: HEZKIDETZA, TRATU ONAK ETA SEXUEN HEZIKETA

Fecha: 
Miércoles, 2019, Mayo 29 - 18:00
Lugar: 
Aretoa
0
Tipo de evento: 

 Hilabete honetan zehar zuen seme-alabek, Udalak bideratzen duen Hezkidetza eta Tratu onak sustatzeko programa dela eta  Harremanak taldearen hezitzaile eta sexologoen esku tailerrak burutu dituzte

4. 5. eta 6. mailakoek gai ezberdinak jorratu dituzte,  tratu onak, hezkidetza eta sexualitatearekin zerikusia dutenak.

Baina langintza hau  ez da soilik ikastetxearen ardura, baita familiakoa ere, beraz hau kontutan izanda, gai honen inguruko hitzaldira gonbidatu nahi zaitugu.

 Hitzaldi honetan ondorengo gaiak jorratuko dira:

- Tailerretan zuen seme-alabekin egindakoaren eta ikusitakoaren deboluzioa.

- Sexuen heziketaren esanahia eta zentzu zabala

- Etxetik eta familiaren bidez  burutzeko hainbat giltzarri.

Gurekin izango da Aitziber Estonba Harremanak taldeko  kidea.