LH1 - KARRANTZARA IRTEERA
Fecha:
Viernes, 2019, Noviembre 29 - 00:00 to 23:55
Lugar:
Karrantza
0
Tipo de evento:
Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleak datorren ostiralean, azaroaren 22an, Karrantzara joango garela adierazten dizuegu.
Joan-etorria autobusez egingo dugu eta 8:45ean gelan bildu eta lehenbailehen irtengo gara. Beraz, garaiz iristea eskatzen dizuegu. Ikastolara 17:00ak aldera bueltatuko gara.
Eraman beharrekoak:
- Eguneko hamaiketakoa eta bazkaria
- Ura
- Eguraldiaren araberako oinetako eta arropa egokia.
Bestalde, bidaiaren kostua 23,40 € izango da. Kopuru hau azaroko kuotarekin batera kobratuko zaizue.