OHIKO BATZAR NAGUSIA
DATA: 2020ko URRIAK 20, ASTEARTEA
ORDUA: 18:00ean, LEHEN DEIALDIA
18:30etan, BIGARREN DEIALDIA
LEKUA: KOOPERATIBAKO EGOITZAN (GIMNASIOAN)
EGUNEKO LAN ZERRENDA:
- Aurreko batzarreko onespen-txostenaren irakurtzea eta Lehendakariarekin batera 15 egun barru, Batzar honen akta onartuko duten bi bazkideen aukeraketa, nortzuk Idazkariarekin batera akta sinatuko duten
- 2019. urteko kontuen kudeaketaren azterketa, ikuskaritzaren iritzia azaltzea, urteko emaitzen banaketaren proposamena eta hala balegokio, onespena.
- 2020-2021 ikasturterako aldizkako ekarpenak eta, hala balegokio, onespena
- Ikastolaren eraberritzea
- Kooperatiben legearen aldaketa
- Zuzendaritza aldaketa
- Batzorde berritzea
- Galde-eskeak
OHARRAK:
- Covid19a dela eta, eskertuko genizueke bertan parte hartzeko asmoa duzuenok, aurrez izena emango bazenute, hartu beharreko segurtasun neurriak kontuan izan eta espazioen antolaketa behar bezala egin dezagun.
- Familia bakoitzetik kide bakarra etortzea eskatzen dizuegu.
- Inork itzultzailea beharko balu, eskaera egitea eskertuko genuke esandako helbide eta epearen barruan.
- Izena emateko epea: urriaren 16a. Izena emateko helbidea: zarautz@ikastola.eus