ERRIGORA olio kanpaina

Iritsi zaigu Errigorako Olio kanpaina berria! Herriz herriko kontsumitzaile arduratsuok elikadura burujabetzari eta Nafarroako hegoaldeko euskalgintzari arnas emateko aukera ederra! Izan ere, Errigoraren kanpaina hauek arlo ekonomikotik haratago euskarari ekarpen egiteko bide ditugu.

Zarautzen ere badugu zer eskatu eta non eskatu!

- 5 litroko OLIO BOTILA KONBENTZIONALA 22,50 €ren truke.

- 5 litroko OLIO BOTILA EKOLOGIKOA 32 €ren truke.

Zein da eskaerak egiteko epea?

 Gaurtik hasi eta martxoaren 2a bitarte

Non egin dezakegu eskaera?
- Eguzki tabernan (Zarautz)

errigorazarautz@gmail.com helbidean

- "www.errigora.eus" webgunean
Salbatore Mitxelena Ikastolan
- AEK euskaltegian

Noiz eta non jasoko ditugu eskaerak?

Zarautzen bertan, Zigordia kaleko 23 zenbakia duen lokalean (Uralita) martxoaren 16an edo 17an.

- Martxoak 16 (asteazkena) 11,30etatik 13,30ak bitartean.

- Martxoak 17 (osteguna) 17,30etatik 19,30ak bitartean.

*Edozein kasutan egun eta ordu horietan gerturatu ezin bazarete jarri gurekin harremanetan eta hitzartuko dugu beste egun eta ordu bat arazorik gabe.

AUZOLANA, EUSKARA eta ELIKADURA BURUJABETZA oinarri hartuta goaz aurrera eta bide hori guztion artean goaz eraikitzen; primeran beraz!

Errigora edo proiektu honen inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, www.errigora.eus webgunean eskuragai daukagu!

Ondo ondo izan eta laster arte,