PAGOETA MENDI LASTERKETA

"Salbatore Mitxelena Ikastolari egokitu zaio aurtengo Pagoeta Mendi Lasterketa antolatzea eta antolaketa ondo gauzatzen ari dela esan behar dugu, boluntario talde bikaina lortu da eta dena prest dugu iganderako. Beraz, dei berezi bat egiten diegu ikastolako kide guztiei parte hartzaileak animatzera joan daitezen. Ikastolaren presentzia Pagoetan egon behar du igandean. Eta gogoratu bertaratzen den ororentzat hamaiketakoa (hau ere bikaina) doan izango dela.

Animo eta igandean, denok Pagoetara!"