Xiberoko ikastolen aldeko otarrak

Egun on euskalzale guziei,

2015eko Ikaskoli kanpainari esker, 17 000 € eman dugu euskararen sustatzeko Xiberoan.

Guti falta dugu, zuen guztien lagungoarekin, euskal lanpostu oso baten ordaintzeko, Xiberoan.

Aurten ere, Xiberoko ikastolak horra gitzaitzüe egüberriko eskaintzarekin. 

Txertatutako irudia 2
Txertatutako irudia 1

-Otarra erostea: Azaroaren 30a baino lehen bidali mezu bat helbide honetara eta adierazi zenbat otar nahi dituzun: onintzagus@gmail.com

-Otarren jasotzea: otarrak Ikastolan jaso ahal izango dituzue. Ordainketa otarrak jasotzerakoan egingo da.

Zueri esker euskararen tokia Xiberoan segurtatua izanen da! Esker mila zuen elkartasunaz!

Zabaldu lagunei, haiekin partekatu, gozatu, mugarik gabe, Xiberoaren goxoa!

Eüskararen geroa, haurren ahoetan!

www.ikaskoli.eu