BIZIKIDETZA BEHATOKIA - KAFE TERTULIA
BIZIKIDETZA PLAN BERRIA ERAIKITZEKO
WORLD CAFÉ – KAFE TERTULIA
Guraso agurgarriak,
Ikastolako Bizikidetza Behatokiak lau urtez aurrera eraman ditu 2012 Bizikidetza Planean jasotako helburu eta ekintza-ildoak. Ondorengo urteetako plana finkatu aurretik, elkarbizitzaren diagnostikoa zuekin egin nahi izan dugu helburuen lorpen maila zehaztu ahal izateko, indar-guneak eta ahulguneak ere bide batez identifikatuz.
Zeregin hau burutu ahal izateko WORLD CAFÉ metodologia izango duen saiora konbidatu nahi zaituztegu.
Norentzat: Ikastolako guraso guztientzat
Noiz: Martxoaren 25, larunbata, 10:00etatik 13:00etara
Lekua: Ikastolako Aretoa
Bizikidetza Behatokia
Hitzaldia aurrera eraman ahal izateko, gutxieneko partaidetza ziurtatu behar dugu. Beraz, e-mailaz konfirmatu.