Bakarka nahiz tutoreekin batera, beraien seme-alaben heziketa prozesuan jasotako gertaera garrantzitsu ororen inguruan berri eman eta jarraipena eskaini.
Aldi berean, gurasoek azal ditzaketen arazoak eta eskaerak departamentutik bideratu.
- Seme – alaben diagnostikoaren berri eman eta jarraipena egin.
- LH6, DBH3 eta DBH4an gurasoei ibilbide akademiko desberdinen aukerak aurkeztu eta jarraipena egin.
- Etorkinen gurasoei, taldeka nahiz bakarka, harrera egin.
- Hezkuntza trataera zehatza behar duen ikaslearen gurasoekin neurriak adostu eta koordinatu.
- Gurasoekin batera errepikatze aukera erabaki (HH. eta LH.an).