Ikastolaren antolaketa pedagogikoan eta irakaskuntza-hezkuntza jardueretan aktiboki lagundu hobekuntzarako proposamenak luzatuz.
Hezkuntza administrazioarekin eta instituzio desberdinekin harremanak sendotu. Hezkuntza hobetzeko beharrezkoak diren baliabideen eskaerak bideratu.
Etengabeko berrikuntza psikopedagogikoetan formakuntzaz arduratzen diren erakundeekin harremanak mantendu.
- Ikastolako antolamendu pedagogikoan parte hartu (talde, ziklo eta etapa bilerak, klaustroak, elkarbizitza eta etorkinen mintegiak,...)
- Laguntzaileen funtzioak zehaztu, ordutegia egin, beraiei dagozkien ikasleak izendatu eta jarraipena egin.
- Mailako taldeak nahastu behar direnean ikasleen soziogramak egin eta talde berriak tutorearekin adostu.
- Ikasleen premi bereziei erantzuteko kanpoko espezialistekin harremanak mantendu eta jarraipena egin.
- Hezkuntza premi bereziak dituzten ikasleen beharrei erantzuteko Hezkuntza Delegaritzari bai Berritzeguneko talde multiprofesionalei beharrezkoak diren
- eskaerak luzatu (laguntzaileak, logopeda, fisioterapeuta, indartze – gelak, psikologoak...)
- Udaletxeko Gizarte Zerbitzuetako sail desberdinekin harremanak mantendu (Kale hezitzaileak, teknikariak, gizarte laguntzaileak,...)
- Sortzen diren berrikuntza pedagogikoetan eta erakunde desberdinek antolatzen dituzten formakuntza plangintzetan parte hartu (Berritzegunea, Ikastolen Elkartea, Hik Hasi, Jardunaldi Pedagogikoak, ...)