AGENDA 2030

ZER DA AGENDA 2030?

EA2030 ikastetxearen iraunkortasunerako eta kalitaterako hezkuntza-programa bat da. Komunitatearen partaidetzan oinarritzen da, eta udalerriko garapen iraunkorrean esku hartu eta laguntzen du

Hezkuntza-komunitateak Eskolako Agenda 2030 programa lantzen du eskolaren iraunkortasuna eta kalitatea garatzeko eta sustatzeko, eta udalerriko garapen iraunkorrean laguntzeko

 

ZEINTZUK DIRA ESKOLA AGENDA 2030AREN HELBURUAK?

  •  Berrikuntza eta hezkuntza-kalitatea lortzen saiatu, gure ikasleengan arazoak konpontzeko gaitasunak garatu eta ikasleak herritar partehartzaileak izaten ohitu.
  •  Eskolan eta herrian dauden gizarte eta ingurumen arazoak gure ikasleek ezagutu ditzatela eta hobekuntzarako proposamenak eta alternatibak adostu eta martxan jarri ditzatela.
  • Ikastetxea ingurumen-eta gizartearen aldeko praktika baten eredua bilakatu.

 


ORAIN ESKOLA AGENDA 2030, ZERTAN BEREIZTEN DA LEHENGO EA21ETIK?

ESKOLA AGENDA 21 proiektuak zabaldu egiten ditu bere helburuak eta EA 30 (ESKOLA AGENDA 2030) proiektu integrala bilakatu da ingurumena, berdintasuna eta giza justiziaren alde.

Aurten, trantsizio urtea, AGENDA 2030eko helburuak zabaltzea izango da gure erronka.


ZEIN DA AURTENGO GAIA?

Urtero gai bat lantzen dugu , aurten Lehorreko ekosistemak dira eta hain zuzen ere, Basoa.

Gaia  eskolan eta  etxeetan landuko dugu,  eta  herrian gai horren inguruan dauden arazoak aztertuko ditugu . Aztertu ondoren,  helburu batzuk finkatuko ditugu eta lanean hasiko gara helburu horietara heltzeko.


GURASOEK: ZER EGIN DEZAKEZUE ETXEAN?

Eskolako Agendan lantzen ari diren gaiak familian landu. Familia eta ikastola baitira gure ikasleen hezkuntza zutabeak.