Batzar Nagusia da Ikastolaren organo gorena.
Funtzioak
- Ikastolaren Hezkuntza Proiektua, hau da, bere nortasuna, helburu orokorrak eta azpiegituraren organoak onartzea, eta halaber behar diren arau orokorrak.
- Irakaskuntza mailak, irakastereduak eta, ondorioz, Ikastolaren dimentsioa eta bolumena erabakitzea.
- Dimentsio eta bolumen horretarako egokiak diren eraikuntza eta instalazioak erabakitzea.
- Hezkuntza Proiektuaren ildotik, ekinbide nagusiak (proiektu orokor edo bereziak) onartzea.
- Ikasturtearen Memoria eta jarduera ekonomikoaren txostena onartzea.
- Gestio‑Batzordeko kide izango diren partaideak hautatzea.
- Dugun prozedura betez, Gestio‑Batzordeak aurkeztutako edozein gairi buruz erabakiak hartzea.
- Aurreko puntuetaz aparte, Kooperatibaren Estatutuak eta gainontzeko Legeek esaten dituzten prezeptuak betetzea.
Batzar Motak
Ohiko Batzar Nagusiak edo Ez Ohiko Batzar Nagusiak izan daitezke.