- eu
- es
Argitalpenak
Ikastolaren 25. urteurrena ospatu ondoren, liburuxka bat argitaratu zen “Iturriak” bildumaren barruan. Horretarako, besteak beste, pertsona hauen laguntza jaso zen: Pako Serras (azala), R. M. Serras (argazkiak), M. Egiguren (argazkiak), M. L. Alvarez (argazkiak), Aitor Larrañaga(komikia) eta M. Unzurrunzaga (maketazioa).
“Inurritzako Biotopoa: Dunak eta bere landaretza” liburu hau Arkamurka Natur Elkartearekin elkarlanean eta Zarauzko Udaletxearen laguntzarekin argitaratu zen. Bertako partaide nagusiak Aitziber Sarobe, J. L. Terés, Andoni Ruiz eta Karmele Martiarena izan dira. Liburu hau herrian dugun biotopo babestuaren eta bereziki dunen ezagutzarako gida esanguratsu bat bilakatu zaigu.
“Itsaso Zahar” liburua Kilometroak 04 ospakizunen barruan argitaratu zen. 13 ipuin biltzen ditu liburu honek eta bertako partaideak honakoak izan dira:
Idazleak: Mariasun Landa, Andoni Egaña, Iñaki Gurrutxaga, Jon Benito, Joxan Ormazabal,Aitziber
Etxeberria, Jose Luis Padrón, Mitxel Murua, J.M. Olaizola Lazkano “Txiliku”,Xabier Etxeberria, Gari Berasaluze, Anjel Lertxundi, Pello Esnal eta Rosa Lertxundi.
Marrazkilariak: Concetta Probanza, Rafa Serras, π3 Haritz Hirureta, Aitor Larrañaga “Peli”, Alazne Odriozola eta Mikel Mendizabal.
“Ni neu nere buru, ni neu nere buru” Granada errekako jentilen esaera bat dugu eta izenburu honen pean ikerketa bat eraman zuten Amaia Olazabal, Eneritz Acedo, Ainara Azkue, Maria Ugartetxea, Nagore Etxabe, Eider Aranburu eta Maddi Etxabe, Salbatore Mitxelena ikastolako ikasleek, Josu Txapartegi irakaslearen gidaritzapean.
“Olatu Berria” diskoa Kilometroak 04 ospakizunerako argitaratu zen eta honako abeslariek hartu zuten parte: Gozategi, Mikel Markez, Orioko ikastolako ikasleak, Benito Lertxundi, Pariak Bai, Zarautz-txiki abesbatza, Salbatore Mitxelena Ikastolako ikasleak, Orioko Danbolin Musika Eskola, Oihana Alkorta, Eraso, Imanol Urkizu, Olatz Zugasti, Imanol Urbieta,Txapas, Jaione Eskudero eta Jexuxmai Lopetegi.