HITZALDIA: Komunikazio ez bortitza

Eguneroko gauza da komunikazioa. Batzuetan oso erraz ulertzen dugu elkar, besteetan, ordez, nahiz hizkuntza berean hitz egin, ez dugu lortzen. Hainbat egoeretan komunikatzen garenean ezinbestekoa da adostasunera iristeko norberak agerian jartzea zeintzuk diren bere nahiak eta beharrak. Baina horrelakoetan jakin badakizkigu zeintzuk diren? Nola adierazten dizkiogu gure solaskideari? Nola ulertzen ditugu haren nahi eta beharrak?

Mundua ulertzeko ikuskera desberdinak daude eta komunikatzeko erabiltzen dugun estiloan eragiten duten. Beste modu batean komunikatzeko aukerarik badago? Horiek ezagutu nahi?

Oraingo honetan tailer formatua eman diogu prestakuntzari eta bi saio erabiliko ditugu honetarako.

Gurekin izango da Maider Martiarena, Bakeolako kidea (Gatazketarako Bitartekaritza Zentroa)

Noiz:

  • Abenduak 4 eta 11, ostegunak, 18:00etan, HH eta LHko 1. eta 2. zikloko gurasoentzat
  • Abenduak 10 eta 17, asteazkenak, 18:00etan, LH 3. zikloa eta DBHko gurasoentzat.

Lekua: Ikastolako Aretoa

Oharra: Hitzaldia euskaraz izango da.

Gaiaren garrantzia kontuan izanik, zuen partaidetza espero dugu.

 

 

Etiketak: