2019 - Laxaro Erregerena gure ikastolan

Laxaro Erregerena joaldun ezaguna gure ikastolan egon zen otsailaren 27an. Pazientzia handiz erakutsi zien ikasleei joaldunak zer eta nola jantzi behar duen.

Laxaro 15 urtekin hasi zen joaldun lanetan. 50 urte egin ditu geroztik eta ez du etsi nahi. Euskal kulturaren transmisiorako zutabe garrantzitsu bat dugu Laxaro. Berak dioen bezala, "Solasa motz gelditzen da hemen sentitzen dena adierazteko. Eguna nekatuta bukatzen dugun arren, merezi du. Garbi daukat ahal dudan urte guztietan ateratzen jarraituko dudala”
Oso lan bikaina egin zuen gure ikastolan, Salbatore Mitxelena Ikastolan, eta horrela jarraituko duenaren zalantzarik ez dugu. Ikasleak aho zabalik zeuden berak emandako azalpenen aurrean. Ezusteko handia izan zen bai ikasle txikienentzat eta baita ere DBHkoentzat. Denbora gutxian asko ikasi zuten.
Eskerrik asko, Laxaro, eta ea laster batean berriz ere gure artean zaitugun zure artea erakusteko.