Hitzaldia: GAZTETXOEN SEXU-HEZIKETA

Data: 
Asteazkena, 2019, Maiatza 8 - 18:00
Lekua: 
Aretoa
0
Ekintza mota: 

Gure seme-alabek agertzen dituzten sentimenduak, jarrerak edo jokaeren aurrean maiz ezin kokaturik aurkitzen gara eta horiei guztiei esanahia bilatu nahian topatzen gara askotan.

Ikasturtean zehar zuen seme-alabek, tutoretza planaren barruan, Harremanak taldearen esku-hartzearekin espezifikoki sexu heziketa landu dute. Hitzaldi honetan saio horietan egindako lanaren aurkezpena egingo digute. Zuen seme-alabek bizitzen dituzten prozesu psikologikoak eta sozialak kontuan hartuak izan dira eta gure jarrerak, jokaerak eta esku-hartzeak nolakoak behar dituzten izan ere aipatuko dugu.

Gurekin izango da Aitziber Estonba, Harremanak taldearen kidea. 

Norentzat: DBH osoko ikasleen gurasoentzat zuzenduta

Noiz: Maiatzaren 8an, asteazkena

Ordua: arratsaldeko 18:00etan

Lekua: Ikastolako aretoan

Oharra: Hitzaldia euskaraz izango da.

Zuen partaidetza espero dugu. Partaideak 12ko kopurura ez badira iristen, saioa bertan behera geratuko da. Beraz ezinbestean baieztatu zuen parte hartzea.