HH 5 - Txurrukara irteera

Data: 
Errepikatu egunero 2 aldiz .
Osteguna, 2019, Maiatza 23 (Egun osoa)
Ostirala, 2019, Maiatza 24 (Egun osoa)
Lekua: 
Txurruka
0
Ekintza mota: 

Dakizuen bezala, 5 urteko ikasleekin Orioko Txurruka Aterpetxera irteera burutuko dugu. irteera maiatzaren 23an izango da eta itzulera 24an. ERAMAN BEHARREKOAK: Lo-zakua, nezeserra, pijama, aldatzeko, azpiko eta gaineko arropa eta oinetakoak, toalla txiki bat, txankleta edo etxeko zapatilak (barruan ibiltzeko). Beste motxila batean, lehenengo eguneko hamaiketakoa. Eguraldi ona baldin bada bisera eta etxetik krema emanda joatea komeni da eta eguraldi txarra izanez gero, xira eta oinetako egokiak. Mesedez eramaten duten arropa guztiari izen-abizenak jarri. Bestalde, ohiko ordutegia mantenduko da bai joaneko egunean eta bai itzuleran. Irteeraren kostua 42,80 eurokoa izango da eta maiatzeko kuotarekin batera kobratuko zaizue.