KOSTA-KASTA IRRATSAIOAK

Hemen ditugu ikasturtean zehar DBH 4ko ikasleek egindako irratsaioak. Arraio Irratia 99.3 FM (Zarauzko Irrati Askea Putzuzulo gaztetxetik)

APIRILA

Oraingoan, hainbat gai izango ditugu gurean: lagun handi lagun txiki proiektuaren nondik norakoen azalpena Agurtzane Loiola eta Isa Maritxalarren eskutik, Frantziako ikasleen bisitaren kronika, DBH 4. mailako ikasbidaiaren aurkezpena, kirol munduko azken berriak, KMK’19ko atalean lan talde feministako Nerea Permach eta Olatz Azkueri eginiko elkarrizketa eta hilabetero bezala, bokata eta edaria irabazi nahi duenarentzako zozketa itzela!

MARTXOA

Oraingoan, hainbat gai izango ditugu gurean: korrikako koordinatzaile diren Lierni Atxukarro eta Uxoa Arrutiri eginiko elkarrizketa, KMK’19ko atalean jasangarritasuna eta garbitasuna lan taldeko Haritz Labianori eginiko elkarrizketa, DBH 4. mailako frantseseko ikasleek Frantziara eginiko irteeraren kronika eta hilabetero bezala, bokata eta edaria irabazi nahi duenarentzako zozketa itzela!
 
 
Gaur, Ikastolako DBH 4. mailako ikasleok gure bosgarren saioa emitituko dugu Arraio Irratiko uhin hauetatik! Oraingoan, hainbat kontu izango dugu mintzagai. Hasteko, martxoak 8ko greba feministaren inguruan arituko gara eta kalera aterako gara iritziak entzuera. Kmk-tako atalean, erropa lan-taldeko Jaione Peña eta Arantxa Iturria elkarrizketatuko ditugu, eta elkarrizketekin jarraituz, Joxepo Teresekin ere elkartu gara bere ibilbidearen nondik norakoen berri izateko. Hortaz gain, kirolen atalean emakumezkoen futbola ekarriko dugu irratira eta amaitzeko, ihauterietarako mozorro proposame batzuk emango dizkizuegu! Tartean, zozketa ere izango da, noski!
 

URTARRILA

2019ko urteko lehen irratsaio honetan, elkarrizketa interesgarriak izango ditugu entzungai! Besteak beste, Kilometroak antolatzen ari diren ikuskizun lan taldeko Fernando Rojo eta Mertxe Isasti, Euskadiko torneoan parte hartu duten gure ikaskide Maddi Usandizaga eta Aimar Unanue eta Ikastolako lehen ikasle kintako Mireia Arruti eta Joxan Elola. Hortaz gain, neguko solstizioaren inguruan ere arituko gara eta hilabetero bezala, Kosta Kastako zozketa paregabean parte hartzeko aukera izango duzue!

ABENDUA

Asteazken honetan, hainbat gai ezberdinen inguruan arituko gara. Alde batetik, ordutegi jarraiaren alde Ikastolan inkesta bat egin duten DBH2ko Aitor Zubiaurre eta Unai Uria elkarrizketatu ditugu. Hortaz gain, Ikastolako lehen irakasleak izan ziren Jone Olaizona eta Begoña Arrizabalagarekin egoteko aukera izan dugu, eta Ikastolaren sorrerako abenturak kontatu dizkigute. Kilometroen atalean, logoa sortu duen Eva Azkue izan dugu eta kirolen atalean, berriz, DBH3ko Ugazi Manterola eskubaloiko jokalari apartak bisitatu gaitu. Oraingoan, Josu eta Unaxek Gabonen inguruan hitz egingo digute eta azkenik, abenduak 3an Ikastolan egin zen festan grabatutako bertso eta abestiak izango dituzue entzungai! Guzti horren tartean, nola ez, hileroko zozketa ere egingo dugu!

AZAROA

Oraingoan, euskaraldiko koordinatzaile den Rita Aldabaldetrekurekin izan gara eta horren harira iaz Kataluniatik gurera etorri zen Alex Dicenta ikaslea ere elkarrizketatu dugu. Kirolen atalean azken emaitzak emateaz gain, Adur Amatriain surflari eta ikaskidearekin izan gara. Bestalde, azaroak 25 emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako eguna zela eta kalera atera ginen iritzi ezberdinak jasotzera. Azaroak 22ko Santa Xexilia eguna ere gogoan izan dugu eta amaitzeko, kilometrotako koordinatzaile Nerea Altxuk azken berriak kontatu dizkigu. Adi ibili, zozketa ere ez da faltako eta!

URRIA

Oraingoan, euskaraldiko koordinatzaile den Rita Aldabaldetrekurekin izan gara eta horren harira iaz Kataluniatik gurera etorri zen Alex Dicenta ikaslea ere elkarrizketatu dugu. Kirolen atalean azken emaitzak emateaz gain, Adur Amatriain surflari eta ikaskidearekin izan gara. Bestalde, azaroak 25 emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako eguna zela eta kalera atera ginen iritzi ezberdinak jasotzera. Azaroak 22ko Santa Xexilia eguna ere gogoan izan dugu eta amaitzeko, kilometrotako koordinatzaile Nerea Altxuk azken berriak kontatu dizkigu. Adi ibili, zozketa ere ez da faltako eta!

IRAILA

Kosta kasta irratsaioan Salbatore Mitxelena Ikastolako Dbh 4. mailako ikasleak jardungo gara kontu kontari. Bertan, gai ezberdinen inguruan arituko gara, esaterako: 2019ko urrian ospatuko den kilometroak, musika, elkarrizketak, kirola, zozketak, herriko zein munduko berriak, etab.