ELKARTASUN IKASTOLAK

Elkartasun Ikastolen Batzar Nagusiak 840.000 euroko laguntzak onartu ditu, gaur, Orion egin duen bilkuran. Diru hori Elkartasun Kutxari eskaera egin dioten hamar ikastolaren artean banatuko da 2020. urtean.

111 ikastolak; 4.500 irakaslek, 500 langile ez irakaslek, 57.000tik gora ikaslek eta parte hartze zuzena duten haien gurasoek osatzen dugu Ikastolen Elkartea. Hezkuntza proiektu sendo bat gara, Euskal Herri osoan hedatua dagoen hezkuntza erakunde bakarra. Ikastola bakoitzak taldea indartzen du, eta taldeak ikastola bakoitza indartzen.

Bi europar kooperatibatan batzen gara. Ikastolen Elkartea eta Elkartasun Ikastolak. Ikastola guztiak gara bazkide. Lehenak elkarlana irudikatzen badu, bigarrenak, izenean bertan dioen bezala, elkartasuna du ardatz.

Ikastola bakoitzak dituen ikasle kopuruaren arabera urtero egindako ekarpenetik elikatzen da Elkartasun Kutxa, eta urtero banatzen da diru hori premia handiena duten ikastolen artean, ekarpen edo mailegu gisa. Azken urteotan, urtero 800.000 euro inguru banatu dira.

INFORMAZIO GEHIAGO