INFORMAZIOA KORONABIRUS GARAIAN
Beste ezer baino lehenago OPORREI ONGI-ETORRIA EMATEKO BIDEOA partekatu nahi dugu guztiokin.
UDAKO AISIALDI ESKAINTZA
Uda honetan eta gurasoen eskaerari erantzun nahian hainbat ekintza antolatzeko asmotan gabiltza. Aurten Koronabirusa dela eta, antolaketa eta garapena osasun-arloko agintariek eta Eusko Jaurlaritzak emandako jarraibide eta neurrien arabera izango dira. Ondoren dituzue antolatzeko asmoa dugunaren ekintzak eta inprimaki bakoitzean dagokion informazioa aurkituko duzue.
Atal honetan Ikastolen Elkartetik datozkigun albisteak argitaratuko ditugu, prentsa oharrak, aldizkaria...
Informazioa eguneratua izan dezazuen asmoarekin dihardugu lanean.
KANPAINA SOLIDARIOA
Zarauzko Ikastolako guraso batek eskatuta, ume batek duen gaixotasun larri baten aurrean eskatzen duen KANPAINA SOLIDARIOAREN berri eman nahi dizuegu. Ahal duenak ahal duen adina laguntzea eskertzekoa izango da.
QUÉ OCURRE EN EL CEREBRO DE LAS NIÑAS Y LOS NIÑOS DURANTE EL CONFINAMIENTO? |
![]() |
Dakizuen bezala, aurten ZUBIMUXU ikastolari egokitu zaio KILOMETROAK 2020 jaia antolatzea. KILOMETROAK 2020 On line denda ere jarri dugu martxan, baina ia bi hilabete hauetan geldirik egon da, erosketen bidalketak saihesteko. Azken egunetako egoerak ahalbidetuta, baina, berriz jarri dugu martxan online denda, https://www.kilometroak.eus/katalogoa. helbidean. Bidalketak egiteko moduan gaudenez, eta irteerarik egiteko aukerarik ez dugunez, online dendan indar berezia jarri dugu, gure diru sarrerak hauspotzeko. Beraz, aurtengo Kilometroak jaiaren bueltarako gure ilusio guztiarekin prestatu eta diseinatu ditugun arropak eta produktu guztiak eskura dituzue webgunean. Sartu, saltseatu eta animatu zuen aletxoa jartzera zerbait erosiz! Zubimusu ikastolatik ere beste mezu hau ere jaso dugu. Ezin dugu TANTA boletoen salmenta ahaztu. Diru-iturri nagusietako bat da, guretzako benetako hauspoa eta indarra. Gipuzkoako Ikastola bakoitzak, bertako familien eta langileen artean banatzeko boleto kopurua zein izango den erabaki du. Ziurgabetasun handiko egoerak bizitzen ari gara; gu, zuek, denok; korri egin dugu, punpa egitea lortu dugu, eta orain, guztion laguntzarekin ttak! egin nahi dugu; horregatik, mila esker gure ondoan egoteagatik. Korri, punpa, ttak! Egoera berezi honetan ez zaie xamurra izango urtearen antolaketa. Baina badute ekimen polit bat guztioi zabaldu nahi digutena:
Lanak Zubimuxu ikastolaren facebook-en argitaratuak izango dira. |
HERRI KIROLAK ETXEAN
![]() |
Herri kirolak atsegin dituzula eta ezin duzula egin? Lasai! Hemen dituzu hiru bideo, etxean praktikatzeko erakusten dutenak. |
SOKATIRA | LOKOTX BILTZEA | GIZA PROBA |
EITB: "BITARTEAN ETXETIK IKASTEN"
Hemen dugu hainbat lotura telebistaren bitartez ikasten jarraitzeko. |
GOMENDIOAK
Ondoren azaltzen dizkizuegu momentu honetan kontuan izan behar ditugun gomendioak.
IKUSMENA ZAINTZEKO GOMENDIOAK | ORIENTABIDE PSIKOLOGIKOAK |
Ikastolak eskaintzen dituen entretenimendu puntuak
AMAIAREN ERREZETAK | MIRIAMEN IPUINAK | TXAPAS ETA MARIJEREN ABESTIAK |