TXERTO EMOZIONALA Solasaldia

Ikasturte berria hastera goazen honetan, Zaindu Maite Duzun Hori! dinamikaren saio berri bat aurkeztera gatozkizue: TXERTO EMOZIONALA solasaldia, NEREA MENDIZABAL-en eskutik.

Nerea Mendizabal Komunikazio Ez Bortitzeko hezitzailea da, Non violente Communication Centerrek ziurtatua. Gizarte Hezkuntzako diplomatua eta psikopedagogian lizentziatua. Gainera, Haur masajeko hezitzailea da, familia, hezitzaile, haur eta nerabeen arteko harremanetan eskarmentu handikoa.

OHARRA: Antolaketa lanak errazte aldera, eskertuko genizueke izena-ematea zuen izena eta e-posta helbidea adieraziz zarautz@ikastola.eus helbidean, irailaren 4a baino lehen.

Solasaldia euskaraz izango da. Ulertzen ez duzuenontzat xuxurlari zerbitzua izango da gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez. Zerbitzua erabili nahi baduzue adierazi zuen posta mezuan. Mila esker.