BEKA DEIALDIA

2020-2021 ikasturterako BEKA DEIALDIA

Mezu honen bitartez, beka eskaera egiteko jarraibideak adierazi nahi dizkizuegu. Beste ezer baino lehenago, ESKAERAK ON-LINE EGITEA ESKATU eta eskertuko dizuegu. Erantsirik doakizue INFORMAZIO ORRIA. Bertan ikusiko dituzue beka eskatzeko baldintzak eta baita ere diru-laguntzen kopuruak.

Hemen dituzue eskaera egiteko aukera desberdinak:

ESKAERAK TELEMATIKOKI EGITEA

2019-2020KO IKASTURTEKO BEKA-ESKATZAILEAK

Bihar, asteartean, zuen seme-alaben bitartez bidaliko dizuegu beka eskabide-inprimakia.

Dokumentu horretan dagoen informazioa begiratu eta onetsi behar duzue eta ESTEKA HONETAN ikus dezakezue zuen eskaera eta hala badagokio, zuzenketak egin. Kodea eskatzen duen tokian inprimakiaren atzekaldean azaltzen dena jarri behar duzue, estekan adierazten den bezala.

Erantsi beharreko dokumentazioa: iaztik aldaketarik izan baduzue hori ziurtatzen duen dokumentua txertatu behar duzue, aldaketarik ez bada izan, ez da ezer txertatu behar.

 

2020-2021EKO IKASTURTEKO BEKA-ESKATZAILE BERRIAK

Lehenengoz aldiz beka eskatu behar baduzue ESTEKA HONEN bitartez egin behar duzue. Bertan erregistratu eta eskatzen dituen datuak bete.

Erantsi beharreko dokumentazioa: eskabide‐inprimakian zerrendatutakoa.

---------------------------------------------------------------------

ESKAERAK PAPEREAN EGITEA

2019-2020KO IKASTURTEKO BEKA-ESKATZAILEAK

Bihar, asteartean, zuen seme-alaben bitartez bidaliko dizuegu beka eskabide-inprimakia.

Dokumentu horretan dagoen informazioa begiratu eta hala badagokio zuzenketak egin eta onetsi behar duzue,dokumentuaren atzeko aldean zuen datuak jarri eta sinatuz. Dokumentua seme edo alabarekin bueltatu eta tutoreari eman dezaiola.

Erantsi beharreko dokumentazioa: iaztik aldaketarik izan baduzue hori ziurtatzen duen dokumentua txertatu behar duzue, aldaketarik ez bada izan, ez da ezer txertatu behar.

 

2020-2021EKO IKASTURTEKO BEKA-ESKATZAILE BERRIAK

Ikastolak eskabide‐inprimakia emango dizue.

Horretarako, zarautz@ikastola.eus helbidera datu hauek bidali behar dituzue.

  • Ikaslearen izena eta abizenak
  • Guraso edo arduradunaren izena eta abizenak
  • Guraso edo arduradunaren jaiotze eguna
  • Guraso edo arduradunaren telefono mugikorraren zenbakia
  • E-maila
 

Ikastolan sortuko dugu eskabide-inprimakia eta seme edo alabaren bitartez helaraziko dizuegu.

Inprimakia begiratu eta datuak zuzen dauden konprobatu, edo hala badagokio bertan zuzendu eta onetsi behar duzue,dokumentuaren atzeko aldean zuen datuak jarri eta sinatuz. Dokumentua seme edo alabarekin bueltatu eta tutoreari eman dezaiola.

Erantsi beharreko dokumentazioa: eskabide‐inprimakian zerrendatutakoa.

 

BEKA ESKAERA EGITEKO EPE-MUGA: AZAROAK 9

Informazio osoa HEZKUNTZA SAILAREN ATAL HONETAN aurkituko duzue.